XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

NOLA ERABILI DITU GIZAKIAK EKOSISTEMAK HISTORIAN ZEHAR? Poluzioa, azken buruan ekosistemen aldaketan gauzatzen bada, eta aldaketarik bizkorrena eta eraginkorrena gizakiak eragindakoa bada, poluzioaren azterketarako marko absolutuaren bilaketan bide bakarra, gizakiak ekosistemekiko duen jokaera aztertzea izango da, hau da, ekosistemak nola erabili dituen ikustea.

Erabili hitzaz baliatu gara, baina orokorki, gizakia eta naturaren arteko harremanak azaltzeko, ez litzateke bidezkoa hitz bakar honetaz baliatzea.

Izan dira, eta badira, giza talde batzu ekosistemen barnean zeharo integraturik jokatu edo jokatzen dutenak, kasu horietan ezin delarik ekosistema erabiltzen dutenik esan.

Giza taldea eta ekosistemen arteko harremanak hiru ezaugarrik baldintatzen eta determinatzen dituzte: a) Ekosistema-motak. Euriteak, tenperaturak, landarediak, lurzoruaren izaerak, ekosistemen faktore determinatzaile bezala har ditzakegu, eta hauek ekosistema-motak determinatzen dituzte.

Bioma izenarekin ezagutzen den ingurugiro-unitate handienetakoen ezaugarriak 1. taulan agertzen dira, eta heuren hedapena 1. irudian.